→Basauri

Basconiak 2023ra arte luzatu du Athleticekin duen harremana

Basconiako eta Athleticeko beteranoak 2015eko Eskarabilera txapelketan / Geuria

2019-2020 denboraldian bukatzen zen Basconia Kirol Taldeak Athleticekin duen harremana. Urte berriarekin, akordioa hiru urtez luzatu dutela jakitera eman du Athletickek, zehazki, 2023ko ekainaren 30era arte. Bi klubetako presidenteek, Juan Ignacio Azurmendik eta Aitor Elizegik, sinatu dute gaur hitzarmenaren luzapena, Lezaman.

Erdian, Aitor Elizegi (Athletic) eta Juan Ignacio Azurmendi (Basconia) / Athletic Club

Desagertzeko zoriona izan zen garaian, 1997-1998. denboralditik da Basconia Kirol Kluba Athleticen filiala. 1997ko ekainean sinatu zuten lehen akordio hura. 2007ra arte Basozelai auzoan kokatuta zegoen Pedro López Cortazar futbol zelaian jokatu zuen Basconiak, 8.500 zale jasotzeko aukera zuen. 2007tik aurrera Artunduagan jokatu du Athleticen filialak eta taldearen aurkezpen ofizialak Lezaman egin ohi ditu. Patxi Salinas da egun Basconiaren entrenatzailea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak