→Basauri

BIDEOA | Karga handiko kamioi batek istripua izan du Basauriko Arizgoitin

Karga handiko kamioi batek ibilgailuaren kontrola galdu du Basauriko Kareaga Goikoa kalean, udaletxearen ondoan, eta Arizgoiti plazaraino joan da, parean zuen guztia aurretik eramanda. 14:30ak aldera gertatu da ezbeharra.

Bizilagunek GEURIAra bidalitako bideoan ikus daitekeenez eta lekukoek adierazi dutenez, semaforoa jo ondoren, plazako eskultura eta farola bat aurretik eraman ditu karga handiko kamioiak.

Gizon bat lurrean etzanda geratu da eta han zeuden herritarrek unean artatu dute. Minutu batzuk geroago, anbulantzia bertatu eta osasun langileek gizona artatu dute. Suhiltzaileak eta udaltzainak bertan dira istripuaren nondik norakoak argitzeko asmoz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak