→Basauri

BIDEOAK | ‘Aurrera Basauri!’ herri ekimena sortu dute auzo eta kultur elkarteek

Basauriko zenbait auzo eta kultur elkartek martxan jarri dute ‘Aurrera Basauri!’ izeneko ekimenean. Basauri herria garai latzak bizi dituen honetan, komunitatea indartzeko ekimena sortu dute lankidetzan auzo elkarteek: “Gogoa pizteko eta gure artean indartzeko asmoz sortu da ekimena. Musika koralarekin hasi gara, Haizedoinu dultzaineroak ere edukiko ditugu, Soinu Bidea korala, Naroa Intxaustik ere parte hartuko du, Korrontziko Agus Barandiaranek ere… gero eta gehiago zabaltzen ari da ekimena eta librea da norbait”. Gero eta herritar gehiago batzen ari dira egitasmora eta, itxialdiak dirauen bitartean, ia egunero izango dugu ekimenaren berri.

Datozen egunetan gero eta bideo, abesti eta ekintza gehiago zabalduko dituzte sare sozialen bidez, baita geuria.eus webgunearen bidez ere.

JABI ALZOLA

JON ARRETXE

KALEROTARRAK

ERRUMANIAR KOMUNITATEA

ESTI ETA EDER

CARLOS VELASCO

JOXE MARI AGIRRETXE ‘PORROTX’

ARATZ ALEMANIATIK

DANBOLIN

PORROTX

ESTITXU ETA ENEKO

SOINU BIDEA

HAIZEDOINU GAITEROAK

BASAURI KORAL ELKARTEA

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak