Aurten, 40. urteurrena izango da Guardia Zibilak Bingen Anton Ferrero erail zuela, bere izen bereko kalean. Basauriko Oroimenaren eskutik, faxismoaren biktimak omenduko dituzte igandean, martxoaren 13an, 13:00etan. Aurreskua, lore eskaintza eta ekitaldi oroimen historikoa egingo dituzte Bingen Anton Ferrero kalean.
Basauriko Udala, Basauri Koral Elkartea, Edurre Dantza Taldea eta Danbolin Basauriko Txistulariak dira ekitaldearen antolatzaileak, alderdi politikoa, sindikatuak eta hainbat gizarte eragile batzen dituen Basauriko Oroimena plataformarekin batera.
