Gaur, ekainak 10, C.H.A.I.R.S. musika talde berria aurkeztuko dute Basaurin. Hain zuzen ere, Nai Lua Teterian antolatu dute euren lehendabiziko kontzertua 19:30etik aurrera.
Irantzu Chaurrondo -Honat erromeria taldeko abeslaria-, Aritz Perez eta Mikel Lizaso basauriarrek osatzen dute taldea: “Duela hilabete batzuk hasitako proiektu akustiko bat da C.H.A.I.R.S“, diote.
