ā†’Basauri

Emakumeentzako Skate ikastaroa San Migelen eta Basozelain

Martxoaren 18an, larunbatez, Zirt Zart gazte zerbitzuak Udalarekin eta Basauriko Skate Taldearekin lankidetzan Skate ikastaroa antolatu du San Migelen. Oraingo honetan ā€˜Emakumeak eta kirolaā€™ izan nahi dute hizpide, hortaz, emakumeei egongo da zuzenduta ikastaro txikia. Tailerra doakoa izango da eta nahi duenak parte har dezake. 18:00etan hasiko da ikastaroa eta 20:00ak arte luzatuko da Taberna Nagusian.

Era berean, martxoaren 24an, ostiralez, Basozelai Gizarte Etxeak emakumeentzako skate ikastaro bera prestatuko du ordu berean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak