Astelehenean Goardia Zibilak hamasei euskal abokatu atxilotu zituen ETAri babesa ematea eta delitu fiskalak egitea egotzita. Horren harira, Etxebarrik eta Basaurik kontzentrazioa deitu zuten.
Atzo Etxebarrik eta Basaurik kontzentrazioa deitu zuten 20:00etan Goardia Zibilak astelehenean euskal abokatuen kontrako operazioa salatzeko. 80 bat lagun bildu ziren Basauriko Bentako plazan eta 45 Etxebarriko plazan.
Atxilotutako abokatuetako hamairu libre geratu dira, karguekin, Eloy Velasco epailearen aurrean deklaratu eta gero. Gainontzeko hirurek deklarazioak egingo dituzte 15:00etatik aurrera.
