Apirialaren 23an mobilizazioak egingo dituzte Euskal Herriko zenbait herritan. Txus Martin basauriarraren eta Joseba Borde ugaotarraren egoera salatuko dute Basaurin
Sare Herritarra plataformak hainbat kontzentrazio deitu ditu apirila eta maiatza bitartean Euskal Herriko zenbait tokitan, “larriki gaixorik” dauden presoen egoera salatzeko. Hego Uribe eskualdean apirilaren 23an, igandez, izango da mobilizazioa. Hain zuzen, Basaurin 12:00etatik aurrera San Fausto plazan (Trintxerak).
“Ez begiratu beste aldera, ez izan espetxe politikaren bidegabekeriaren parte” lelopean giza eskubideen aldeko mosaikoa egingo dute ondorengo mezuarekin: “Euskal preso gaixoak etxera”. Txus Martin preso basauriarraren eta Joseba Borde ugaotarraren “egoera larria” salatuko dute.
