Euskarabila Euskaldunon Elkartea dinamizatzaile berri baten bila dabil. Lan eskaintza abuztuan zabaldu dute eta interesdunek irailaren 15era arte dute curriculuma bidaltzeko euskarabila@gmail.com helbide elektronikora.
Dinamizatzaileak elkartean erabakitako ekimenak dinamizatu eta koordinatuko ditu, diru-laguntzak kudeatuko ditu, bazkideekin komunikazioa eta harremanak bideratuko ditu, eta euskaldunekiko eta elkarteekiko sarea sendotzeaz arduratuko da.
Lan kontratua bederatzi hilabetekoa izango da -urritik ekainera bitartekoa-, 10 orduz astean.
ESKATUKO DUTENA
- Euskara ondo menperatzea ahoz zein idatziz
- Harreman pertsonaletarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea
- Gestiorako gaitasuna izatea
- Ekimeneko pertsona izatea
- Talde lanerako prestutasuna
- IKTen inguruko ezagutza eta zaletasuna
BALORATUKO DUTENA
- Soziolinguistikako oinarrizko ezagupenak izatea
- Hizkuntza plangintzari lotutako ikasketak izatea
- Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia izatea
- Hego Uribekoa izatea
