20. urteurrenari begira, Euskarabila Elkarteak Mingainetik Tira komiki lehiaketa martxan jarri zuen azaroan. Guztira, 284 lagunek parte hartu dute lehiaketan eta dagoeneko irabazleak iragarri dituzte. Lehenengo kategorian 240 lan jaso dituzte: irabazle suertatu da Eider Lopez eta bigarren sariduna Suany Oleagordia izan da. Gainera, egon den partaidetza altuagatik hirugarren eta laugarren saridunak aukeratu dituzte epaileek: Leire Maeso eta Maren Sanchez, hurrenez hurren.
Bigarren kategorian irabazle izan dira Zuriñe Barbero eta Laura Delgado. Hirugarren kategorian June Caserok eraman du lehen saria eta bigarren saridunak Ines Jimenez eta Irati de la Torre izan dira. Laugarren kategoriako garaile izan da Alba Orozco eta bosgarren kategorian Eneko Palencia.
Lehen saria irabazi dutenek -eta bikotea osatu dutenek- tableta grafiko bana jaso dute eta Arkaitz Aranguren komikigileak gidatutako ikastaro batean parte hartzeko aukera izango dute. Bigarren, hirugarren eta laugarren saridunek komiki sorta bat jaso dute.
Mingainetik Tira 2016 – Saridunak
1. Kategoria – Maila LH 5-6 – Irabazlea: EIDER LOPEZ OCINA
2. Kategoria – Maila DBH 1-2 – Irabazlea: ZURIÑE BARBERO ETA LAURA DELGADO
3. Kategoria – Maila DBH 3-4 – Irabazlea: JUNE CASERO LANDETA
4. Kategoria – 17-18 urte – Irabazlea: ALBA OROZCO CALLEJA
5. Kategoria – 18 urtetik gorakoak – Irabazlea: ENEKO PALENCIA
