Maiatzaren 21ean, larunbatez, Bentako jaietako egitarauaren barruan Festibas musika jaialdiaren hirugarren edizioa ospatuko da. Aurten sei talde igoko sira San Isidro plazako eszenatokira 21:00etatik aurrera: Nax, Malones Band, R.E.S., Sabes Muy Bien, Ratas Negras eta Kompromiso Antisocial.
Festibas jaialdia Basauriko Udaleko Zirt Zart Gazte Bulegoak antolatzen du bertako musika taldeen lana herritarren artean zabaltzeko helburuarekin.
Entsegu gelatik plazara
Musika jaialdian parte hartzeko ezinbestekoa da taldeko partaideren bat gutxienez Basaurikoa izatea edota Basozelai Gizarte Etxeko entsegu gelen erabiltzaileak izatea.
Aurten 10 musika taldek eman dute izena eta antolatzaileek sei banda aukeratu dituzte San Isidro plazan kontzertua eskaintzeko.
