Ekainaren 11n, larunbatez, ‘Arrate Orueta’ Emakumezko Haurren Futbol Kanpusaren bigarren edizioa antolatu du Basconia Beteranoak elkarteak, Basauriko Udalarekin lankidetzan. Arrate Orueta basauriarraz gain, Athletic Clubeko hiru jokalarik hartuko dute parte: Tzibi Juaristi, Nekane Diez eta Irune Murua.
10:00etan solasaldia izango da Basozelai Gizarte Etxean eta ondoren Basozelaiko futbol zelaian jolasak eta partidua antolatuko dute. Kanpus honetan parte hartu nahi duenak sarrera librea izango du eta batez ere Basauriko emakumezkoen futbol taldeei (haurren kategoria) zuzenduta dago: Ariz Futbol Taldetik 11 jokalarik parte hartuko dute eta Baskonia Futbol Eskolatik 13.
