→Basauri

Gernikako Arbola lekuko izan da Javi Conderen azken ekimen solidarioan

Javi, Bego eta Jon Gernikako zuhaitzaren aurrean / Javi Conde Maratones Solidarios

Javi Conde atletak beste erronka solidario berri bat burutu zuen abenduaren 30ean: maratoia egitea Bizkaiko Batzar Nagusien inguruetan, Gernikako Arbola lekuko. Basauriarrak bidelagun izan du beste behin Jon Salvador erandioarra, eta lehen aldiz Begoña Beristain bilbotarra.

Hirurek 42 kilometro burutu dituzte, 4 ordu, 52 minutu eta 39 segundotan. Aurten bildu duten dirua elkarte hauentzako izango da: Aunar Taper Solidarioa, Stop Sanfilippo, Kirol Egokituaren Euskal Federazioa, Saharako errefuxiatuen kanpamentua, Basauriko Atletismo egokitua edota Aingeru-Etxebarri Elkartasun Proiektua.

Bizkaiko Zubian (2012), Athleticeko gabarran (2014), Ur Partzuergoaren sifoian (2015), Pozalaguan (2016), Bartzelonako Kolonen monumentuan (2017) eta Gaztelugatxen (2018) egin dituzte ekimen solidarioak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak