→Basauri

Gizonezko bat ondoezik erreskatatu dute suhiltzaileek Malmasin menditik

Erreskatea Malmasin mendian / Bizkaiko suhiltzaileak

Eguerdi aldera izan da erreskatea. Ondoezik, konorterik gabe, sentitzen zen gizonezko bat jaso dute suhiltzaileek Malmasineko igoeran. 4×4 ibilgailu batean jaitsi dute gizona Basozelai II futbol zelaiaren ondoko errepideraino. Bertan anbulantziak zeuden, baita ertzaintzaren ere. Ertzaintza beraren helikopteroak ere parte hartu du erreskatean. Larrialdietako zerbitzuek Galdakaoko ospitalera eraman dute gizona.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak