Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) abisu laranja dago indarrean haize bolada gogorrengatik. Horren harira, atzo Basauriko Nagusia kaleko 7. atariko etxebizitzako aurrekaldeko zenbait adreilu jausi ziren lurrera. Udaltzaingoa bertaratu eta gunea hesitu zuen atzo.
