→Basauri

Herriko Taldeak: apolitikoa edo politikoa? Twitterren plazaratutako hausnarketa

Twiterreko erabiltzaile batek (@Ioritzmv) Basauriko Herriko Taldeaken izaera apolitikoaren (edo politikoaren) inguruko hausnarketa plazaratu da sare sozialeko hari baten bitartez.

Herriko Taldeaken 50. urteurreneko dokumentalaren fotograma / Basauriko Udal Artxiboa

Urriaren 11an hasiko dira Basauriko jaiak eta hilaren 20ra bitartean berrehun jardueratik gora antolatu ditu Herriko Taldeakek. Herriko Taldeak da, hain zuzen ere, Basauriko San Fausto herrikoiak urterik urtera antolatzeaz arduratzen den elkartea. Bada, Twiterreko erabiltzaile batek (@Ioritzmv) elkartearen izaera apolitikoaren (edo politikoaren) inguruko hausnarketa plazaratu du sare sozialeko hari baten bitartez.

“Elkarte apolitiko gisa definitzen du bere burua Herriko Taldeakek, Basauriko jaietan eraginik nabarmenena duen eragileak”, dio erabiltzaileak. Hala jarraitzen du: “Elkarte apolitikoa denez, ez du bere izenean aldarrikapenik onartzen eta hauetatik at mantentzen da. Aldarrikapenetatik kanpo mantentzeak baina, distantziakidetasun horrek, aldarrikapenen bestaldean kokatzen du Herriko Taldeak. Hau da, auzi baten alde (pentsionistena, adibidez) azaltzen ez bazara, bestaldean zaude, etsaiarekin. Aldarrikapenei ikusgaitasuna emateko eragin handiko erreminta bat alferrik galtzen ari gara, eta uste dut nahita egindako zerbait dela hori”. Jarraian, Twiterreko hari osoa:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak