ā†’Basauri

48.101 izapide egin ziren iaz Basauriko Herritarren Informazio eta Arretarako Bulegoan

basauri herritarren informazio arreta bulegoa

Iaz 27.282 lagun artatu zituzten Basauriko HIABen. Horietatik %7,2ak bide telematiko hautatu zuen. Abisuak, kexak eta iradokizunak 1.224 izan dira.

Iaz, guztira, 27.282 lagun artatu zituzten Basauriko HIABen. Horietatik %7,2ak bide telematiko hautatu zuen

Basauriko UdalarenĀ Herritarren Informazio eta Arretarako Bulegoak -udaletxean zein San Migelen- iazĀ 27.282 lagun artatu zituen, eta, guztira, 48.101 izapide egin ziren. Informazio edota arreta eske joan zirenetatikĀ 1.980 biztanleek bide telematikoa hautatu zuten (%7,2).

Urtarrila (2.657), otsaila (2.537)Ā eta iraila (2.557) izan ziren arreta-kopuru handiena emandako hilabeteak, eta uztaila(1.752) eta abuztua (1.378) izan ziren eskabide eta arreta gutxien izandakoak.

2016an gehien eskatutako izapideak izan ziren biztanleen erroldari buruzkoak (8.937); hiri-udalekuei, diru-laguntzei, instalazioetarako bonuei eta udal zerbitzuei buruzko kanpainei lotutakoak (5.897); eta zergekin zerikusia zutenak (3.942).

KEXAK, IRADOKIZUNAK ETA GALDERAK

Abisuak, kexak, iradokizunak eta galderak (bertara etorrita, posta elektroniko bidez, telefonoz edo webgunearen bidez) helarazteko zerbitzuari dagokionez, guztira 1.224 jaso zituen Udalak. Zentzu horretan, basauriarrak oso baikor agertu dira: %63 baino gehiago abisuak, iradokizunak edo galderak izan dira eta %37 baino ez dira kexak izan. Gehienbat, bide telematikora jo dute herritarrek Udalarekin harremanetan jartzeko (%65). Era berean, Udal ordezkariek azpimarratu dute 2016anĀ telefono bidezko komunikazioak gora egin duela nabarmen.

“2016an intzidentzien %60 bi asteko epean itxi eta jakinarazi zen. Hobekuntza esanguratsua, aintzat hartuz gero aurreko urteetan kopuru hori %30 ingurukoa zela”, dio David Diez Herritarrei Informazioa eta Arreta emateko Bulegoaren ordezkariak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak