ā†’Basauri

Hilabeteetako lana, Korrika Hego Uribe eskualdetik pasatzeko

basauri etxebarri korrika antolaketa 2015

Hamar eguneko ekitaldia izan arren, Korrika hilabete askotako antolaketa da. Geuria Etxebarriko eta Basauriko arduradunekin izan da herri txikietan eta handietan Korrikaren nondik norakoak ezagutzeko.

Gero eta gutxiago falta da Hego Uribe eskualdean euskararen alde korrikan hasteko. Izan ere, martxoaren 28an helduko da gurera 19. Korrika. Eta hori kaleko giroan nabari da: euskararen aldeko lasterketaren kartelek eta muĀ­ralek herrietako hormak hartu dituzte.

Horren harira, Korrikaren atzeko lanari erreparatu behar diogu, ez baita egun batzuetan dena antolatzen. AEKĀ­ko egitura nazionalean Korrika tokaĀ­tzen ez den urtean ere badago jendea horretarako soilik lanean, eta hainbat kontu lotzen dituzte: ā€œIrudi aldetik nonĀ­dik jo nahi den, hasierak/amaierak proĀ­posatzen dira eta omendua eta mezua zein izan daitezkeen, besteak beste, zehazten diraā€, dio Erruben Del Cura Basauriko AEKko kideak: ā€œOndoren, esĀ­kualdeoi galdetu egiten zaigu nondik ikusten dugun beharrezko Korrika paĀ­satzea. Horrek ez du esan nahi guk esaĀ­ten dugun guztia onartuko dutenikā€.

Antolaketa lanei dagokienez, ekainetik aurrera eskualdeko AEKko kideek proposamenak eta ideiak boĀ­tatzen dituzte: ā€œBasauriren kasuan, lanaren zatirik garrantzitsuena urritik aurrera egiten dugu: aurkezpena non egin, Udalei zein eskari egin behar zaien pentsatzen dugu, baita plantea litezkeen kultur ekitaldien arabera zer behar tekniko izango ditugun ereā€, dio Del Curak. Kuestazio eguna ere oso garrantzitsua da (aurten martxoaĀ­ren 8an izan da). Izan ere, Errubenen ustez, ā€œkalera ateratzeko lehenengo egun potentea da eta herria girotzea eta jendea erakartzea dira helĀ­buru nagusiakā€.

Etxebarrin, urtarrilaren amaieran hasi ziren antoĀ­lakuntzarekin. Hamabost egunean behin egin dituzte bilerak eta bertan, ā€œKorrika bera antolatu dugu, baita Korrika Txikia ere. Azkenik, kultur jarduerak ere adosĀ­ten ditugu. Prozesu erraza izan daā€, dio Aitor Idiakez Etxebarriko Korrika arduĀ­radunak: ā€œEtxebarrik duen kilometro kopuruari erreĀ­paratuz -lau kilometro-, guk zehaztu egiten dugu ibilbiĀ­dea, fisikoki, eta gero zatiak markatzen ditugu. Azken urteetako ibilbide ia berĀ­dina da aurtengoaā€. IdiakeĀ­zek aitortu duenez, ā€œgero eta elkarte gehiagok parte hartzen du eta horren onĀ­dorioz, tarteak gero eta moĀ­tzagoak diraā€. Egoera horren aurrean, lekukoa eraman ahal izateko bikoteak egin behar izan dituzte, ā€œelkarte motaĀ­ren araberaā€.

KORRIKA BATZORDEAK, JENDETSUENAK

ā€œHerri mailan dauden herri batzordeeĀ­tatik jende gehien etortzen den baĀ­tzordea Korrikakoa daā€. Horretan argi agertu da Aitor Idiakez. Esate bateraĀ­ko, aurreko urtean hogei elkartek parĀ­te hartu zuten Korrika Batzordean eta aurten hogeita bik: ā€œBakoitzak bere inĀ­teresak eta bere motibazioak ditu, baiĀ­na euskaraz gain kirol kutsu hori ere badauka Korrikak, orduan, oso gustuĀ­ra etortzen diraā€. Etxebarri herri txikia izanagatik Batzorde bakarra dute eta bertan Udaleko euskara arloaz gain, ā€œera guztietako elkarteek parte harĀ­tzen dute: kirol eta kultur elkarteak, ikastetxeak eta guraso elkarteak, besĀ­teak besteā€.

Basauriko egoera bestelakoa da: ā€œ44.000 biztanleko hirian ez litzateke funtzionala izango Batzorde bakarra eratzeaā€, dio Erruben Del Curak. HoĀ­riek horrela, arlokako banaketa egiten dute: langileak, kultura, hezkuntza, heĀ­rri mugimenduak, txokoak eta auzo elĀ­karteak. Guztira, hamahiru bat batzorĀ­de daude Basaurin.

Ekarpen ekonomikoari dagokioĀ­nez, bai Etxebarrin bai Basaurin elkarte gehienek horren alde egiten dute, ā€œbaiĀ­na dirurik jarri ezin duenak ere asko laguntzen du: adibidez, 3.000 ur botila supermerkatutik hartu eta ibilbidean zehar kokatzen dituzte, kartelak egiten dituzte, herria dekoratu eta abar luze batā€, bat egin dute bi arduradunek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak