Gaur, ekainak 7, 19:00etatik aurrera hitzaldia antolatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak Basauri plataformak Marienean, Basauriko Emakumeen Etxean. ‘Errefuxiatuen egoera Idomeni kanpamenduan’ izango da hitzaldiaren gai nagusia eta Bizkaiko Brigadistak izango dira hizlari.
