ā†’Basauri

Hizkuntza Eskola Ofizialak epea ireki du gaur matrikula libreak egiteko

Euskadiko Hizkuntza Eskola Ofizialek epea irekiko dute otsailaren 15ean 10:00etan interesatuek matrikula libreak gauzatzeko. Matrikulaldia zabalik mantenduko da otsailaren 29ko 13:00ak arte eta martxoaren 8an onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrendak argitaratuko dituzte.

Basauriko zentroan euskara, ingeles eta frantses azterketak antolatzen dituzte eta matrikula egin nahi dutenek Internet bidez egin ahal izango dute. Matrikula libreak ikasturte bakoitzean azterketa-deialdi bakar baterako eskubidea emango du eta hizkuntza bakoitzeko maila bakar batean matrikulatu daiteke. Hizkuntza eta maila bakoitzeko prezio publikoa 36,18 eurokoa da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak