ā†’Basauri

Basauriko Hondartza Eskubaloi Txapelketa ekainaren 10etik 12ra ospatuko da

basauri-hondartza-eskubaloia-2015

Eskubaloi Solidarioaren IX. Jardunaldia ekainaren 10etik 12ra bitartean izango da. Jasotako diru guztia Basauri Eskubaloi Taldeko ordezkariaren alde izango da, medula-lesioa duena.

Basauriko Udalak eta Basauri Eskubaloi Taldeak -Indupime enpresaren eta Bilbondoren babesarekin- Hondartza Eskubaloi Txapelketaren bigarren edizioaĀ antolatuko dute ekainaren 10etikĀ 12ra bitartean Bizkotxalde parkean. Txapelketa hau Eskubaloi Solidarioaren IX. Jardunaldiaren baitan dago eta bilduko duten dirua Basauri Eskubaloi Taldeko ordezkariaren alde izango da (medula-lesioa du).Ā Partidak ikusteko sarrera doakoa izango da, baina izena emango duten eskubaloi taldeek eta publizitatearen bidez lortuko duten diru-sarrerak izango dira dohaintzan emango direnak.

Basauri Eskubaloi Taldeak FacebookenĀ dioenez, “partiden egunetan jarriko den publizitate estatikan edo iragartzeko kartelean agertzearen truke txapelketa honen antolaketarako diru laguntza emateko interesaturik dauden enpresak edo instituzioak gurekin kontaktuan jarri ahal dira 695 788 532 telefonoan (Pablo)”. Era berean, Zero ilara bat ere egongo dela adierazi dute antolatzaileek (Sabadell Bankua,Ā ES84 0081 5055 35 0001845086).

100 partiduĀ 

Eskubaloi Solidarioaren IX. Jardunaldia ekainaren 10ean, ostiralez, hasiko da. Eskolarteko partidak jokatuko dira lehendabiziko saioan, baita larunbat goizean ere. Guztira 30 partidu antolatu dituzte.Ā Era berean, federatutakoen 70 partidu jokatuo dituzte larunbatean eta igandean.

Aurten 21 taldek eman dute izena: 15 gizonezkoenak eta 6 emakumezkoenak. Izen emate horiei esker 2.000 euro inguru bildu dituzte dagoeneko.


II. Hondartza Eskubaloia – Egitaraua

Ekainak 10, ostirala

18:00-21:00 Eskolarteko txapelketa

Ekainak 11, larunbata

09:00-11:30 Eskola txapelketa

12:00-24:00 Gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapen absolutuak

Ekainak 12, igandea

09:00-14:00Ā Gizonezkoen eta emakumezkoen finalaurrekoak eta final absolutuak

14:30 Sari banaketa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak