Basauriko Udalak eta Nagusia Kiroldegiak elikagaiak biltzeko jardunaldia antolatu dute ekainaren 27rako. Oinarrizkoena behar duten familiei elikagaiak bideratzea izango da helburua, Basauriko Gurutze Gorriaren eskutik. Egun osoko jarduerak antolatu dituzte, hala nola, spinninga, korrika egiteko zintak edo karate ikastaroak, eta horietan parte hartzeko ‘salneurria’ elikagairen bat ematea izango da. Korrika egiteko zintak erabiltzearen kasuan, kilometroak ‘erosteko’ aukera izango du interesatuak Nagusia Kiroldegiaren webgunearen bidez.
