→Basauri

Ibilbide osasuntsuen sarea seinaleen bidez zehaztu du Basaurik

Basozelai kalearen hasieran dagoen informazio panela / Geuria

Basaurin barrena ibilbide osasungarrien sarea diseinatu du Udalak, jarduera fisikoa dibertsifikatzeko eta herritarrek ariketa egin dezaten sustatzeko. Ibilbideok, gainera, herriaren natura- eta kultura-ondarea nabarmentzen dute.

Sareak guztira lau ibilbide ditu: Ariz-Arrigorriaga-San Migel; udaletxea-Buiagoiti-Montefuerte-Kukurrustu-Kareaga; Finaga-Malmasin; eta udalerri barrukoa. Ibilbideok dagoeneko seinaleztatuta daude, eta guztira sei seinale jarri dituzte: udaletxe ondoan bi, Arizko zubi ondoan, San Migeleko Kultur Etxe aurrean, Kareagan eta Artunduagako kiroldegiaren sarreran.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak