→Basauri

Ilara luzeak Basauri Bizirik-en ikuskizunetarako gonbidapenak lortzeko

Gaur arratsaldeko ilarak Social Antzokiaren inguruan / Geuria

Urriaren 9tik 17ra bitartean aste kulturala antolatu du Herriko Taldeakek. #BasauriBizirik izena jarri diote kultur egitarauari eta guztira 30 ekitaldi inguru antolatu dituzte. Besteak beste, kontzertu, musikal, zirku, kirol ekitaldi eta hainbat motatako ikuskizunak izango dira.

Gaur, 17:00etatik aurrera, Social Antzokian izango diren zazpi ikuskizunetarako gonbidapenak eskuragarri jarri dituzte. Ikuskizunak doakoak dira, gonbidapen bidez. Ehunka herritar gerturatu dira eta ilarak Social Antzokiko leihatilatik Nagusia kalean luze egin du behera. Herriko Taldeakek gogorarazi du herritar bakoitzak, gehienez, lau gonbidapen har ditzakeela ikusikizun bakoitzerako. 

Asteburura begira, Social Antzokiak leihatilaren ordutegia luzatu du. 17:00etatik 20:00etara bitarteko ohiko ordutegiaz gain, larunbatean (13:00 – 16:00) eta igandean (11:00 – 14:0) ere zabalik egongo da.

Gaur arratsaldeko ilarak Social Antzokiaren inguruan, Nagusia kalean / Geuria

Ekimen guztiak ingurune seguruan ospatuko dira, Social Antzokian eta Solobarriako karpan batik bat. Horrez gain, Bizkotxalden eta herriko beste toki batzuetan ere ekitaldiak antolatuko dituzte. Urriaren 1etik aurrera, 17:00etatik aurrera, gonbidapenak banatuko dituzte Social Antzokiko lehiatilan. Pertsona bakoitzak lau sarrera jaso ditzake.

“Ohiko jai batzuk ospatu ezin izanak ez du esan nahi geldirik geldituko garenik. Kulturaren sustapena eta ekitaldiotan basauritarren parte hartzea Herriko Taldeak osatzen dugun 16 kuadrilek ukaezintzat ditugu”, diote Herriko Taldeakeko ordezkariek. Gainera, ‘Herriko TaldeApp’ mugikorretarako aplikazioa sortu dute bai Androidetarako bat Iosetarako.

Gaur arratsaldeko ilarak Social Antzokiaren inguruan, Nagusia kalean / Geuria

#BASAURIBIZIRIK | 2021
Urriak 9-17

Urriak 9, larunbata
18:00 Rojo Estándar Bizkotxalde parkean
20:00 Kontzertua Social Antzokian: Amak

Urriak 10, igandea
10:00 Basauriko ikastetxeen arteko I. Esku Pilota txapelketa Artunduagan
16:00 Circus Feria Arizko Ikastolan
18:00 Bertso saioa Solobarrian
18:00 Freestyle Bike Show Bizkotxalde parkean
20:00 Kontzertua Social Antzokian: Modus Operandi

Urriak 11, astelehena
11:00 Cicus Feria Arizko Ikastolan
12:00 Txikientzako ikuskizunak herriko auzoetan
16:00 Circus Feria Arizko Ikastolan
16:30 + 20:00 Musikala Social Antzokian: De Simba a Kiara, Lehoi Erregea tributua
17:00 Paintball Solbarrian 14 urtetik gorakoentzat

Urriak 12, asteartea
11:00 Zumba klase irekia Solobarrian
17:00 Mambo-bingoa Solobarrian
20:00 Kontzertua Solobarrian: The Sheriff Band

Urriak 13, asteazkena
12:00 Hildakoen omenezko meza San Pedro elizan
17:00 Gune birtuala Solobarrian
20:00 Bakarrizketak Social Antzokian: JJ Vaquero eta Iñaki Urrutia. Anjel Collado basauriarrak aurkeztuta

Urriak 14, osteguna
17:00 Bilbainadak Solobarrian: Gau Pasa
20:00 Ikuskizuna Social Antzokian: Asier Bilbao, Basauri la nuit

Urriak 15, ostirala
18:00 Etxebarria aita-seme Solobarrian
20:00 Kontzertua Solobarrian: Sindikato del ruido

Urriak 16, larunbata
13:00 Umeentzako kontzertua Solobarrian: The Blues Family Band
20:00 Kontzertua Solobarrian: Zua eta Semejantes

Urriak 17, igandea
10:00 Esku Pilota Artunduagan: Basauriko Izarrak
12:00 Biarte Dantza Eskolaren emanaldia Social Antzokian
12:00 Euskal Dantzak Solobarrian: Agintzari, Basauritar eta Edurre
19:00 Kontzertua Social Antzokian: Golden Apple Quartet

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak