→Basauri

Iñaki Martinez PSE Basauriko politikari historikoa hil da 67 urterekin

Iñaki Martinez / Bidebieta

Iñaki Martinez politikari sozialista hil da asteburu honetan, 67 urte zituela. Basauriko alderdi sozialistaren oinarrietako bat izan da Iñaki Martinez: lau hamarkada baino gehiagoko militantzia eta hogeita hamar urte Udalean. 2007tik 2011ra bitarteko legegintzaldian alkateorde eta hirigintzako zinegotzi izan zen Loly de Juanek gidatutako gobernu-taldean.

“Iñaki langile nekaezina zen. Zintzoa, printzipio hautsezinekin eta egoskorra, hitzaren zentzu onean. Sozialistoi hutsune handia uzten digu”. Isabel Cadaval bozeramaile sozialista eta Basauriko Udaleko Berdintasun, Enpelu eta Kooperazio zinegotziaren hitzak dira hauek.

‘El cartero’ ezizenez ere ezaguna zen, izan ere, Udalean egiten zuen lanaz gain, Correos-en egiten zuen lana herriko kaleetan gora eta behera. 2013an politika utzi zuen Udalean eta azken egunera arte Basauriko kaleetaz gozatu du.

2010an Basauriko Bidebieta komunikabideak grabatutako adierazpenotan Iñaki Martinez hirigintzako zinegotzia zen. Karguan zegoela hainbat hobekuntza eta lan egin ziren herrian, besteak beste, Taberna Nagusiaren berritzea eta oraindik irekita dagoen Pozokoetxeko behin-behineko aparkalekuetako bat.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak