ā†’Basauri

Otsailaren 25eko asteburuan ospatuko dira Inauteriak Basaurin

basauri karnabas 2016 15

Era berean, aurretik mozorroak prestatzeko lokal bat lagako du Basauriko Udalak Basozelaiko Gizarte Etxean urtarrilean eta otsailean.

Karnabas desfilea otsailaren 25ean ospatuko da Basaurin. Azken urteotan bezala, Inautxo pertsonaia izango da protagonista. Parte hartu nahi duten bikoteek zein taldeek aukera izango dute izena emateko otsailaren 13tik 24ra bitartean 08:00etatik 14:00etara Bidearte kaleko Kultura arloan edota desfilearen egunean bertan Solobarria plazan 11:30etik 13:30era.

Era berean, aurretik mozorroak prestatzeko lokal bat lagako du Basauriko Udalak Basozelaiko Gizarte Etxean. Lokala erabilgarri egongo da urtarrilean eta otsailean. Gela eskatzeko inprimakia Gizarte Etxean bertan aurkeztu behako dute interesdunek, bertara joan nahi duten data baino astebete lehenago, gutxienez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak