→Basauri

Dozenaka babes mezu jaso ditu Itziar Ituño aktoreak jasandako boikotaren ostean

basauri itziar ituno 2017 la casa de papel

Euskal presoen dispertsioaren kontra agertzeagatik hamaika irain jaso ditu basauriarrak sare sozialetan, La casa de papel telesailaren kontrako boikotean.

Euskal presoen dispertsioaren kontra agertzeagatik hamaika irain jaso ditu Itziar Ituño basauriarrak sare sozialetan, La casa de papel telesailaren kontrako boikotean

Hiru aipatzearren, Gotzon Sanchez, Miren Gaztañaga eta orain Itziar Ituño. Azken urteetan, euren ideia politikoak modu librean adierazteagatik hamaika irain jasan behar izan dituzten aktoreak dira. Zerrendan azkena, basauriarra. La casa de papel telesaila telebistan estreinatu baino egun bat lehenago hasi zen #BoicotLaCasaDePapel hastaga sare sozialetan zabaltzen. Arrazoia, euskal presoen dispertsioaren kontrako jarrera erakutsi duela serieko aktore batek, Ituñok, alegia.

Sare sozialetan profilik ez duen arren, Itziar Ituñoren kontrako sorgin ehiza berehalakoa izan zen Twitterren, trending topic bihurtu arte. Lehen unean, boikotera deitu dute sare sozialean erabiltzaile askok, eta denbora aurrera joan ahala, irainak etengabeak izan dira bai aktorearen kontra, bai euskal presoen aurka.

Horiek horrela, boikotak buelta izan zuen eta ordu gutxira ehunka eta ehunka babes mezu agertu ziren sare sozialetan basauriarraren lana goraipatuz eta ideologia askatasuna defendatuz. Atzo, maiatzak 2, estreinatu zen La casa de papel seriea Antena 3 katean, eta audientzia datu oso onak izan ditu: 4.090.000 ikusle (%25,1eko share-a). Urteko telesailik ikusiena bilakatu zen bere estreinaldian.

Esan gabe doa Itziar Ituñoren ibilbide profesionala handitzen ari dela azken urteotan: Goya sarietako bi kategoriatan hautagai izan da Loreak eta Lasa eta Zabala l- mekin. Telebistan, Goenkalez gain, Cuéntame telesailean ere agertu zen, eta antzerkian Koadernoa zuri an- tzezlanarekin ari da. Joan den hilean, Lantegi Batuak ekimenarekin batera, Ixatxak saria jaso zuen Basaurin San Jose ikastetxeko ikasle ohien esku- tik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak