‘Beste hogei’ disko berriaren aurkezpena egingo du euskal musikariak urtarrilaren 14an Basauriko Social Antzokian. Mikel Azpiroz musikari eta sortzailea ere eszenatokian izango da.
Jabier Muguruza musikari eta abeslaria Basaurin izango da urtarrilaren 14an Social Antzokian 20:30etatik aurrera. ‘Beste hogei’ disko berria aurkeztuko du, Mikel Azpiroz pianojolea ondoan izango duelarik. Sarrera 4 eurokoa izango da publiko orokorrarentzako eta dohainik Social Antzokiaren bazkideentzako.
BESTE HOGEI, MUGURUZAREN DISKO BERRIA
Disko hau 2013an grabatu da, El Vendrelleko Auditorioan eta Mamusik Estudioetan Mikel Azpirozen ardurapean.
Nahasketak, Angel Gonzalez Katarainek eginak dira, Katarain Estudioetan.
Eskerrak, bihotzez, hogei urte hauetan lagundu didazuen guztiei.
Konposaketa guztiak, “Hegoaldetik” izan ezik (Mikel Azpirozena), Jabier Muguruzarenak dira.
- Beldurrak
- Errua nirea da
- Ororekin bakean
- “Irasagarrak”
- Yessica
- Joan etorrian
- Troppo solo
- Liburua ala Kafea
- Abesti arraroa
- Hegoaldetik
Hitzak
Jabier Muguruza: ahotsa eta eskusoinua
Mikel Azpiroz: pianoa eta moldaketak
Mireia Otzerinjauregi: ahotsa
Gorka Benitez: saxo tenorea
Joseba Tapia: soinu txikia
Chris Kase: tronpeta
Xabi Zeberio: biolina
Gonbidatu berezia: Uxía
Xavier Mercadé: azaleko argazkia
Pedro Balmaseda: diseinu grafikoa
