Zirt Zart gazte zerbitzuak eta Senarte Elkarteak antolatu dute laugarren urtez Kaay Feetch topaketa interkulturala. Aurten martxoaren 23tik 25era bitartean ospatuko da Basozelai Gizarte Etxean, eta dantza eta perkusio tailerrak, gazteentzako tailerrak eta musikaz beteriko jaialdia prestatu dute.
KAY FEETCH 2017 – EGITARAUA
Martxoak 23, osteguna
17:00 Perkusio tailerra. Moussa Diallo
Martxoak 24, ostirala
18:00-20:00 Dantza ikastaroa. Pape Moussa Sonko
Martxoak 25, larunbata
10:00-14:00 Tailerrak eta erakustaldiak Solobarria plazan
11:00-14:00 Dantza ikastaroa. Pape Moussa Sonko
20:00 Kontzertuak (7 euro): Sapali, Cissokho anaiak, Betto Snay, Bii Boor Black, Ardibeltz eta Milke One
*Ikastaroetan parte hartzeko izena eman behar da Basozelaiko Gazte Informazio Bulegoan.
