Ekainaren 3tik 5era bitartean Basaurik Kaleartean ekimenaren bigarren edizioa hartu zuen. Horren harira, orain aurtengo edizioaren laburpen bideoa argitaratu dute: aldi baterako esku-hartzeak, bisita gidatuak eta haurrentzako ekintzak jasotzen ditu bideoak.
Kaleartenetik adierazi dutenez, datozen hilabeteetan zehar beste bideo batzuk publikatuko dituzte sare sozialen bitartez.
