Hirugarren urtez jarraian, Kaleartean ekimena babestuko du Basauriko Udalak. Ekainaren 2tik 4ra bitartean izango da erabilerarik gabeko lokaletan esku-hartze artistiko iragankorrak egiteko jarduera.
Orain arte antolatzaileak hutsik dauden hamar lokalen bila aritu dira, eta “akordioak ixten” ari direla jakinarazi dute Kalearteanetik: “Laster parte hartu nahi dutenentzako deialdia irekiko dugu“, diote.
Aurreikuspenen arabera, apirilean irekiko dute deialdia artista, diseinatzaile eta sortzaileek izena eman dezaten. Maiatzean epaimahaiak parte-hartzaileen hautaketa egingo du eta ekainaren lehen asteburuan ‘egonaldien’ hasiera izango da. 400 eta 1.000 euro arteko sariak banatuko dira.
Argazkia: Kaleartean, Facebook
