Kareagako Auzo Elkarteak jakinarazi berri duenez, ekainaren 5ean, igandez, ospatuko da San Keremos jaia: “Udaren atarian, berriz ere, auzoko koadrilok hitzordu garrantzitsu bat dugu: Parrilen aurrean, musikaz blai, jan-edan atseginean eta giro apartan“, diote antolatzaileek.
Aurreko urtean egin zuten bezala, iraileko Kareagako jaietarako dirua biltzeko Txosna zabalduko dute antolatzaileek San Keremos egunean.
