ā†’Basauri

Kareagako osasun zentroko igogailua bost hilabetetan prest egongo da

basauri kareaga osasun zentroa 2015

Basauriko Udalak igogailua egiteko obrak hasi ditu eta bost hilabeteko epean burutuko dira. 112.523 euroko kostua izango dute obrek, Osakidetzaren kontura.

Basauriko Udalak hasi egin ditu dagoeneko Kareagako osasun zentroan igogailua eraikitzeko lanak eta bost hilabeteko epean burutuko dira. Finantziazioa Osakidetzaren kontura izango da eta lanek 112.523 euroko zenbatekoa izango dute. Igogailuak, anbulatorioko irisgarritasun-arazoak konpontzeaz gain, Kareagako auzotarren mugikortasuna hobetuko du. Eguneko 24 orduetan zehar erabili ahal izango da, asteko egun guztietan.

Osakidetzak eta Basauriko Udalak sinatutako hitzarmenari esker, lehenengoak lanak ordainduko ditu eta bigarrenak lan horiek exekutatuko ditu. Era berean, Udalak bere gain hartuko ditu etorkizuneko igogailuaren mantentze-lanak.

ZAZPIGARREN IGOGAILUA

Zortzi lagunentzako tokia izango duen igogailu hau udalerriko zazpigarrena izango da. Izan ere, lehenagotik igogailuak daude Aragon, Petralanda, Zuloaga, Fleming eta Urbi kaleetan. Horiez gain, aste batzuk barru Federico Mayo etxaldean jasogailu berria hasiko da martxan, Andaluzia eta Leon kaleetako 20, 22 eta 24 zenbakien arteko malda igotzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak