Urtarrilaren 28an Basauriko Ibaigane Kultur Etxean aurkeztu zuen Bolintxu AEK euskaltegiak 2015eko Korrika. Hainbat herritar gerturatu ziren aurtengo Korrikaren nondik norakoak ezagutzeko: ‘Euskahaldun’ leloa, dokumentalaren aurkezpena, Basauritik zehar egingo duen ibilbidea, Korrika Kulturala eta Batzorde deialdien berri eman zuten.
