→Basauri

La Casa de Papel telesailaren azken denboraldiaren lehen zatia bihar estreinatuko dute Netflixen

Telesailaren bosgarren denboraldia promozionatzeko kartel izugarria jarri dute Donostiako eraikin batean. Nola eta euskaraz.

Telesailaren bosgarren denboraldia promozionatzeko Netflixek Donostin jarri duen kartela, euskaraz // @itziarituno

‘La Casa de Papel’ telesailaren bosgarren eta azken denboraldia hastear da. Irailaren 3an hasiera emango diote denboraldi berriari eta berau bi zatitan emituko du Netflixek: irailaren 3an lehenengo bost kapituluak ikusgai egongo dira, eta abenduaren 3an azken bost kapituluak sarean eskegiko dituzte. 

Telesailaren bosgarren denboraldia promozionatzeko kartel izugarria jarri dute Donostiako eraikin batean. Nola eta euskaraz. Itziar Ituño aktore basauriarrak -Lisboa, telesailean- bere Instagram kontuan elkarbanatu du irudia. Honakoa dio kartelak: “Amaiera arte eutsiko diogu. Netflixen telesaila. La Casa de Papel. 5. zatia”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak