→Basauri

‘La casa de papel’ telesailak dramarik onenaren Emmy saria irabazi du

Itziar Ituño aktore basauriarra Raquel Murillo inspektorea da telesailean.

Itziar Ituño aktore basauriarra (Ezkerrean) Raquel Murillo inspektorea da telesailean.

Netflixeko ‘La casa de papel’ telesailak dramarik onenaren Emmy saria irabazi du, New Yorken astelehenean ospatutako jaialdian. Itziar Ituño aktore basauriarra Raquel Murillo inspektorea da telesailean. Halaber, Alex Pina iruindarra da telesailaren gidoilaria eta ekoizlea.

Nazioarteko Emmyak Estatu Batuetatik kanpo ekoitzitako eta emititutako telesailak saritzen ditu urtero, eta ‘La casa de papel’ da sari hau jaso duen Espainiako lehen telesaila. Ingelesa ez den beste hizkuntza batean egindako Netflixeko telesailik ikusiena da ‘La casa de papel’ mundu osoan.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak