Iberiar penintsulako musika jaialdi eta enpresa onenak saritzen dituzten Iberian Festival Awardsetako lau sailetan hautagai da MAZ Basauri. Formatu txikiko jaialdirik onena, Indoor jaialdirik onena, Programa kulturalik onena eta Harrera onena sarietako finalista izateko aukera dauka.
Lehen bi sailetan zaleen bozkek eragina izango dute. Urtarrilaren 22a baino lehen ondoko estekan bozka ditzakezu zure jaialdi gustukoenak, tartean, udaberrian ospatzen den MAZ Basauri: https://pt.surveymonkey.com/r/VJJY7DL
Argazkia: Tom Hagen
