→Basauri

Xoel López, Derby Motoreta’s Burrito Kachimba eta Maika Makovski, MAZ Basauri jaialdian

Azaroaren 12an eta 13an izango da aurten MAZ Basauri, Social Antzokian zein kalean // MAZ Basauri

MAZ Basauri musika jaialdia bueltan da. Iazko etenaldi behartuaren ostean, berriro antolatuko dute musika jaialdia Basaurin. Aurten, bere bederatzigarren edizioan, Xoel López, Derby Motoreta’s Burrito Kachimba, Maika Makovski, Sotomonte, Sara Zozaya, Cecilia Payne, La Tokokera, Keniama, El Viejo Chimango, Cäctus, Dukkha, Addar, Oliver Magoa, Rayo eta Zarata DJ izango dira Social Antzokian zein kalean antolatu dituzte kontzertu eta emanaldietan.

Azaroaren 12an eta 13an izango da aurten MAZ Basauri, asteburu bakarrean, eta ordainpeko kontzertuak Social Antzokian eta doakoak kalean (Solobarria plazan) uztartuko ditu berriz ere. Egungo neurrien arabera, Social Antzokian zein kalean publikoa zutik egongo da. 

Social Antzokiko kontzertuetarako sarrerak dagoeneko salgai daude socialantzokia.eus webgunean, antzokiko txarteldegian eta Kutxabank sarean. Aldez aurretik erosita, sarrera 12 eurokoa izango da (gehi gastuak), eta egunean bertan, Antzokiko leihatilan, 15 euro ordainduko dira. Publikoa zutik egongo da antzokian, gehienezko edukierarekin eta indarrean dauden osasun neurriak betez.

MAZ Basauri Basauriko Udalak sustatzen du. Jaialdiaren aurreko zortzi edizioei esker, udalerria musika munduan erreferente bihurtu da, eta eragin handia izan du herriko kultur mugimenduan eta herriko merkataritza zein ostalaritzarentzat pizgarri izan da. “2020ko martxoaren 11n MAZ Basauriren 9. edizioa bertan behera geratu zen. Musika zikloa hilabete hartako 13an, 14an, 20an eta 21ean ospatzekoa zen. Apenas 48 ordu geroago, Covid-agatik Osasun alarma-egoera ezarri zen eta azken 18 hilabeteetako itxialdi zorrotzena hasi zen”, diote antolatzaileek: “Urte eta erdi geroago, MAZ Basauri bueltan da, eta Social Antzokian ordainpeko kontzertuak eta Solobarria plazan doako ikuskizunak uztartuko ditu berriz ere”.

MAZ Basauri 2021

Azaroak 12-13

Azaroak 12, ostirala
20:30 Social Antzokiko ateak irekitzea
21:00 Sara Zozaya
21:50 Maika Makovski
23:20 Xoel López
00:50 Bukaera

Azaroak 13, larunbata
TXIKI MAZ. Solobarria plazan
12:00 Animazioa, aurpegiak margotzea…
12:15 Oliver Magoa
13:00 Kontzertua: Rayo
13:45 DJ sesioa: Zarata DJ
14:30 Bukaera

MAZ KALEAN. Solobarria plazan
16:30 Addar
17:15 Dukkha
18:00 Cäctus
18:45 Keniama
19:30 El Viejo Chimango
20:15 La Tokokera
20:45 Bukaera

SOCIAL ANTZOKIAN
21:00 Ateak irekitzea
21:30 Cecilia Payne
21:50 Sotomonte
23:10 Derby Motoreta’s Burrito Kachimba
00:40 Bukaera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak