Social Antzokiko hiru jardunaldietara 1.500 lagun hurbildu ziren eta kaleko ikuskizunetara 500 pertsona joan ziren. Zine jardunaldietara 100 lagun eta martxoko aurkezpen jaira 400 pertsona hurbildu ziren.
MAZ Basauri jaialdiak 2.500 pertsonako zifra globala osatu du bere laugarren edizioan. Guztira 14 kontzertu izan dira Social Antzokiaren eta Solobarria plazaren artean, lau DJ saio, propio TxikiMAZerako sortutako R ‘n’ R High School ikuskizuna eta hiru filmeren sei emanaldia ZineMAZen.
Hemendik gutxira jaialdiak emanaldiaren ‘Making Of’ bat kaleratuko du bere euskarri ofizialen bitartez, ikusi ez diren irudiekin. Dagoeneko jaialdiaren antolatzaileak lanean dihardute bosgarren ediziora begira.
MAZ BASAURI 2015 – DATUAK
Martxoak 27, Social Antzokia. Aurkezpen jaia: Los Coronas, Freedonia, The Weapons, Dino Velvet Pinchadiscos – 400 lagun
Maiatzak 16, Social Antzokia: Burning, The Excitements, Ruta 66 DJs – 600 lagun
Maiatzak 16, Solobarria plaza: Los Brazos, Highlights – 200 lagun
Maiatzak 23, Social Antzokia: Ruper Ordorika, Audience, Optigan1 – 300 lagun
Maiatzak 23, Solobarria plaza: Tulsa, Señores – 200 lagun
Maiatzak 23, Solobarria plaza. TxikiMAZ: Munlet, R ‘n’ R High School – 100 lagun
Maiatzak 29, Social Antzokia: Mike Farris, Julián Maeso, Igu Allnighter – 600 lagun
ZineMAZ: Maiatzak 7, 21 eta 28 – 100 lagun
