Bost urte dira Basaurik Metroaren zerbitzua erabiltzen duena. Hain zuzen ere, 2011ko otsailaren 28an inauguratu zuten Ariz geltokiko sarrera, Nagusia eta Valentzia kaleetako sarbideekin eta Leoi kaleko igogailuarekin.
Urte amaieran, azaroaren 11n, Basauri erdialdeko lurpeko geltokia inauguratu zuten, beste bi sarbiderekin (Basozelai eta Bidasoa) eta igogilu bikoitz batekin (Gipuzkoa kalea eta metro geltokia lotzen dituena).
