ā†’Basauri

Mikelats Elkarteak III. Parrillada herrikoia antolatu du abenduaren 10ean San Migelen

Mikelats Kultur Elkarteak sare sozialetan jakitera eman duenez, abenduaren 10ean, larunbatez, ospatuko da III. Parrillada herrikoia San Migelen.

Jardueran parte hartu nahi duenak izena eman behar du azaroaren 29an Mikelatsen lokalean (Hernan Cortes plazan) 18:00etatik 21:00ak bitartean eta 10 euro ordaindu. 250 pertsonentzako lekua egongo da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak