→Basauri

Pou Anaiak, Gontzal Mendibil eta Iñaki Garcia Uribe, Baskoniaren Mendi Jardunaldietan Basaurin

POU ANAIAK // ARGAZKIA: BASKONIA MENDI TALDEAK UTZITAKOA

Baskonia Mendi Taldeak Mendi Jardunaldiak antolatu ditu beste urte batez. Azaroko ostegunetan lau jardunaldi antolatu dituzte: ‘Pin, Pam, Pou: Abentura bat Perun’ hitzaldia (Manu Ponce, Pedro Galan eta Pou anaiak. Azaroak 5, 19:00. Social Antzokia), ‘Gorbeia, kontuak eta kantuak’ ekitaldia (Gontzal Mendibil eta Iñaki Garcia Uribe. Azaroak 12, 19:00. Social Antzokia), ‘Basauri Mendi Film Tour’ proiekzioa (Jabi Baraizarra. Azaroak 19, 19:00. Social Antzokia), eta ‘Ametsek, gailurrik ez’ hitzaldia (Susana Ruiz Mostazo. Azaroak 26, 19:30. Ibaigane Kultur Etxea).

Saio bakoitzerako gonbidapenak banatuko dituzte Social Antzokiko txarteldegian. Gonbidapenak doakoak dira, Mendifilmeko saiokoak izan ezik: horiek doan izango dira Baskonia Mendi Taldeko bazkideentzat bakarrik, eta gainerakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak