→Basauri

Zurrumurruen Aurkako zikloa egingo da Pozokoetxe Kultur Etxean, Monica Leiva kazetariak dinamizatuta

2017an Basaurin egindako irakurleen topaketa / Bidebieta

Pozokoetxe Kultur Etxeko asteazkenetako irakurketa klubak Zurrumurruen Aurkako zikloa prestatu du. Ekimena martxoaren 11n, apirilaren 22an eta maiatzaren 20an gauzatuko da. Egun horietako bakoitzean liburu desberdin bat landuko da. Lehenengoan Dulce tierra prometida Robert Laxaltena izango da protagonista, bigarrenean, ostera, V. Blasco Ibañezen El intruso, eta hirugarrenean Chimamanda Ngozi-ren Americanah.

Zurrumurruen Aurkako zikloa arratsaldez izango da, 18:30ean Pozokoetxeko Kultur Etxean eta Monica Leiva kazetaria izango da ekimenaren dinamizatzailea. Interesatuek Kultur Etxean bertan eman beharko dute izena pate hartzeko. Epea otsailaren 21era arte egongo da irekita.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak