Basauriko Saiatu-Javi Conde atletismo egokituko taldeak Burgosen asteburuan ospatu den Espainiako txapelketa irabazi du. Guztira 60 klub baino gehiagoko 170 atletek parte hartu dute txapelketan: intelektualak, gorrak, itsuak eta paralisi-zerebrala zein paralisi fisikoa dutenak aritu dira.
Saiatu-Javi Conde klubak Bizkaiko kirolariak batzen ditu -ez bakarrik Basaurikoak- eta urrezko 9 domina, zilarrezko 8 eta brontzezko 6 eskuratu ditu. Joan den neguan Espainiako Kross txapelketa irabazi zuen taldeak Zornotzan.
