→Basauri

Bocabeats Comedia, Eleder Magoa eta Playback lehiaketa, San Migeleko Aste Kulturalean

Irailaren 26tik urriaren 3ra bitartean Aste Kulturala antolatu du Mikelats Kultur Elkarteak Basauriko Udalaren babesarekin.

BocaBeats Comedia bikoteak emanaldia eman zuen maiatzean Basaurin // Geuria

Irailaren 26tik urriaren 3ra bitartean Aste Kulturala antolatu du Mikelats Kultur Elkarteak Basauriko Udalaren babesarekin. Besteak beste, bakarrizketa, magia, ipuin-kontalaria, dantza, playback lehiaketa, bingoa eta amaierako ikuskizuna izango dira. Jarduera gehienak Sofia Taramona ikastetxeko jolastoki estalian izango dira eta ekitaldi bakoitzeko gehienez 150 lagun sartu ahal izango dira. Antolatu dituzten ekitaldiak doakoak dira, baina sarrerak banatuko dituzte Mikelatseko kideek irailaren 20tik 22ra bitartean (informazio zehatza beherago aurkituko duzun egitarauan).

Mikelatseko arduradunek GEURIAri adierazi diotenez, ez dute kontzerturik antolatu: “Hasieratik baztertu genuen kontzertuak antolatzea. Izan ere, esparru itxia izan arren, ezin genuen kontrolatu kanpoan gertatzen zena edo inguruan biltzen zen jende-pilaketa”.

San Migeleko Aste Kulturala

2021 | Irailak 26-Urriak 3

Irailak 26, igandea
17:30 + 19:00 Bakarrizketa: BocaBeats Comedia (+16 urte). Sofia Taramona
*Sarrerak irailaren 21ean banatuko dituzte 19:30ean Mikelats Kultur Elkartearen lokalean

Irailak 27, astelehena
18:00 Eleder Magoa. Sofia Taramona
*Sarrerak irailaren 20an banatuko dituzte 19:30ean Mikelats Kultur Elkartearen lokalean

Irailak 28, asteartea
18:00 Ipuin-kontalaria: ‘Pirata Garrapataren istorioak’. Sofia Taramona
*Sarrerak irailaren 20an banatuko dituzte 19:30ean Mikelats Kultur Elkartearen lokalean

Irailak 29, asteazkena
18:00 Dantza masterclass Fusion Centrorekin. Sofia Taramona

Irailak 30, osteguna
18:00 Partxis txapelketa. Frontoia
*Sarrerak irailaren 22an banatuko dituzte 19:30ean Mikelats Kultur Elkartearen lokalean. Edukiera mugatua: 32 lagun

Urriak 1, ostirala
18:00 Playback lehiaketa eta Bingoa. Sofia Taramona
*Sarrerak irailaren 22an banatuko dituzte 19:30ean Mikelats Kultur Elkartearen lokalean

Urriak 3, igandea
19:00 Amaierako ikuskizuna: Memphis Rock & Cirk. Sofia Taramona
*Sarrerak irailaren 21ean banatuko dituzte 19:30ean Mikelats Kultur Elkartearen lokalean

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak