→Basauri

Kros solidarioa antolatu dute ekainaren 11n San Migelen, Adembi elkartearen alde

Esklerosi Anizkoitza ikertzeko dirua bilduko dute aurten // Geuria

San Migeleko Kros Solidarioa antolatuko du beste urte batez Mikelats Kultur Elkarteak. Aurtengoa seigarren edizioa da eta ekainaren 11n, larunbatez, izango da. Bi lasterketa izango dira: 11:00etan umeen krosa eta 12:15ean helduen krosa.

Umeen lasterketak lau distantzia ezberdin izango ditu (300 metro, 600 metro, 1.200 metro eta 1.500 metro) eta helduen kasuan 6 kilometroko lasterketa bakarra izango da.

Aurten Adembi Bizkaiko Esklerosi Anizkoitza Elkartearen alde bilduko dute dirua. Partaide bakoitzak 5 euro ordainduko dute. Ekimen solidarioan izena eman nahi dutenek alfonalain@yahoo.es helbide elektronikora idatzi behar dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak