→Basauri

San Migel mendebaldeko hiri-igogailua aurten eraikiko du Basauriko Udalak

Asier Iragorri alkatea eta Nerea Renteria zinegotzia / Basauriko Udala

San Migel mendebaldeko urbanizazioan proiektatutako igogailua hasieran espero baino lehenago iritsiko da. Hain zuzen ere, Udalak San Migel mendebaldeko urbanizazio proiektua aldatu du: Gernika kaleko eta Ramon Kareagako zati berriaren arteko irisgarritasuna hobetzeko hasieran proiektatutako igogailua egin ahal izateko, beharrezkoa zen lehenago, behealdean, Gernika kaleari paralelo, etxebizitza tasatuak eta libreak eraikitzea; baina proiektu horrek oraindik ez dauka ez sustatzailerik, ez hasiera-datarik.

Hortaz, egoerari irtenbide bat emateko, urbanizazio-proiektuaren aldaketa idatzi du Udalak, San Migeleko Auzo Elkartearen eta eremu berrian bizi direnen oniritziarekin, igogailua eraikitzeko data aurreratu ahal izateko. Aurreikuspenen arabera, aurten eraikiko dute hiri-igogailua. Udalak 263.000 euro bideratuko ditu azpiegitura berria eraikitzera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak