→Basauri

Bi auzotar ospitaleratu eta bi ertzain artatu dituzte goizaldean Basaurin izandako sutean

Sutearen irudiak / @BomberosEuskadi

Gauerdia pasata, sua piztu da Basauriko Sarratu kaleko etxebizitza batean. Suhiltzaileak, udaltzainak eta ertzaintza bertaratu da. Sarratu kaleko hirugarren zenbakidun atariko laugarren solairuko etxebizitza batean sortu da sua. Inguruko bizilagunak etxeetatik atera dituzte eta, minutu gutxiren buruan, sutea kontrolpean hartu eta itzali dute.

Kea arnasteagatik bi bizilagun Galdakaoko ospitalera eraman dituzte eta, tokian bertan, bi ertzain artatu dituzte kea arnasteagatik ere bai. Sarratu auzoko etxebizitza berriak eraiki zirenetik, arrazoi ezberdinak medio, hainbat sute piztu dira. Deigarriena, iazko urtarrilaren lehenean suziri baten ondorioz sortutakoa.

Hiru sute Gabon Zaharreko ospakizunetan Basaurin

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak