→Basauri

San Migeleko jaietan bi sexu eraso egitea leporatuta adingabe bat Zumarragako zentroan sartu dute

17 urteko gazte bat Zumarragako adingabeen zentroan sartu dute, San Migeleko jaietan bi emakume adingaberi sexu erasoa egitea leporatuta. Balizko biktimak adingabeak dira ere.

17 urteko gazte bat Zumarragako adingabeen zentroan sartu dute, San Migeleko jaietan bi emakume adingaberi sexu erasoa egitea leporatuta. Balizko biktimak ere adingabeak dira. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertaerak igande goizaldean jazo ziren, San Migeleko jaietako bigarren asteburuan.

Bi emakumeek sexu erasoen biktimak izan zirela salatu zuten biharamenunean Basauriko Ertzaintzaren komisaldegian. Ertzaintzak igandean bertan atxilotu zuen mutila eta eguna komisaldegian igaro ondoren, Zumarragako adingabeen zentroan sartu zuten atzo, Fiskalaren aginduz.

Basauriko Mugimendu Feministak ikasturteko lehen bilera egingo du bihar Marienean, 18:00etan. Sexu erasoen berri izan bezain laster, mezua zabaldu du sare sozialetan: “Bilerara etortzea guztiz garrantzitsua da, beste bi eraso egon direlako eta honetaz hitz egin behar dugu asanbladan. Erantzun potente bat eman behar diogu, jaiak atarian baititugu! Etor zaitezte eta ekarri zure lagunak!”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak