Irailaren 9an, ostiralez, Koldo Serra zine zuzendariaren azken luzemetraia estreinatuko dute Estatuko zinemetan, baita Social Antzokian ere. Gernika irailaren 15era arte egongo da ikusgai Basauriko Antzokian, 20:00etako sesioan. Sarrerak 5 euroko prezioa izango du.
Era berean, irailaren 25ean, igandez, Zipi & Zape eta kapitainaren irla lma aurkeztuko dute, euskaraz. Saio bakarra izango da, 12:00etan.
Urriaren 1ean, larunbatez, Ismael Serrano izango da antzokian La llamada diska aurkezten. Kantautore madrildarraren hamaikagarren lana da eta kontzertu-itzuliaren azkenekoetarikoa izango da Basauriko emanaldia.
Urriaren 2an umeentzako antzerkia izango da Social Antzokian. Tomaxen Abenturak pailazo taldeak Festara!!! emanaldia eskainiko du 12:30etik aurrera.
